martes, 30 de abril de 2013

Olerkia

Heriotza

Amak atera du
Apaiz ardoa
Nire arreba, oilaskoari
Lumak kentzen.
Aita abarik gabe
Ez da porru-salda usainik.
Uste dut amona hil dela.

                                      Kepa Akixo, 1974


jueves, 10 de enero de 2013

Euskal Herriko Ohiturak


Eguzki-lore


Euskal Herriko mitologian eguzki-loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen.

Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.



















jueves, 29 de noviembre de 2012

Abestia

Kenzazpi: Hegoak astinduz


Abestiaren letra:

Banatu eta batzen
gaituzten mugetan 
ziurgabetasunen 
ur nahasietan.

Hegoak astinduz 
ortzemugetara
eskutik eldu 
askatasunerantz.

Eraiki ditzagun
mugen gaindi zubiak
eta zuti gaitezen 
ameslariak
zuti gaitezen ameslariak.

Itzali ezin diren
argiak gara,
isildu nahi dituzten
ahotsak gara.


                                

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Iragarkia

Publizitate estatikoa

Irudia: Kolore argiak. Koloniaren formako eta koloreko irudi asko agertzen dira bertan.Emakume ederra eta bizimaila altuko ainbat irudi agertzen dira atzealdean.

Mezua: Berarekin duen bihotzaren barruan koloniaren izena dago. Kolore Arroxez bere izena agertzen da.

Tratamendua: Klasismoa agertz da.




Publizitate dinamikoa

Irudia:Leku desberdinak agertzen dira.

Mezua:Leku guztietako pertxonak berdin ospatzen dituztela eguberriak naiz eta musika erritmo desberdina izan.

Musika:Denok ezagutzen dugun musika.

Erritmoa:Ez oso azkarra eta ez oso geldoa, hau da, normala.

Tratamendua:Klasismoa da.

                                                                 



domingo, 21 de octubre de 2012

Dskribapena

Olatz Arrese naiz, hamalau urte ditut eta Beasaingo Loinazpe ikastetxean ikasten dut.

1998ko Otsaiaren 13an jaio nintzen Beasainen. Kirol zalea naiz baina gogokoen dudan kirola igeriketa da, horregatik Igartza igeriketa taldean nago. Lagunekin irtetzea, musika entzutea, irakurtzea eta beste hainbat gauza egitea gustatzen zait.


Ni Beasinen bizi naiz, Goierriko baiaran kokatuta dagoen herririk handienean. Bertan 13.000 biztanle inguru bizi dira. Beasain beste hainbat auzok osatzen dute Matxinbenta, Beasainmendi, Garin, Ugartemendi eta abar. Beasaingo mendi nagusiak Murumendi eta Usurbe dira eta herria gurutzatzen duen ibaia Oria.








Nik Loinazpe ikastetxean ikasten dut, eta aurten 3.DBH egingo dut. Ikastetxera inguruko herrietako jendea etortzen da Idiazabal, Zegama , Segura, Gabiri, Ataun eta Ormaiztegi. bertan jende berria ezagutu eta lagunak egiteko aukera izaten dugu. Ikastetxean lehenengo, bigarren eta hirugarren DBH egiten da.